XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gerra piztu ahala, soldadu joan zen.
Lehendabizi
1939an Parisera joan zen, eta katalan eskolak eman zituen
Han zelarik, Cuyoko (Mendoza, Argentina) Unibertsitatetik deitu zuten, hizkuntza erromanikoen irakasle gisa.
Arroxelan ontzia hartu zuenean, haren visak bazuen pertsona ospetsu baten sinadura: Pablo Nerudarena, hain zuzen, garai hartan idazlea Txileko enbaxadore baitzen Parisen.
Mendozako urteak emankorrak izan ziren zinez. Lan ugarien artean ezin zuen ahantzi Pompeu Fabra maisua: haren 75. urtemugakari, omenezko liburuaren ardura hartu zuen; liburu hau 1943an agertu zen.
1945ean Chicagora aldatu zen Coromines, Filologia Erromanikoko irakasle.
Hiri hartan ekin zion
Ez zen hori Corominesen langintza bakarra, jakina: ikertzaile bipilak hitzaldi eta txosten batzuk aurkeztu zituen biltzarretan, eta testu zaharren edizioak ondu (Juan Ruizen
Orduko fruitua da orobat haren liburuxka bikaina,
Jakintsua ez ezik, irakasle onaren lan hori katalanera itzuli zuen, eta Moll-enean argitaratu, titulu honekin:
Kataluniara oporraldietan joaten zen 1953an gero, eta 1967an zaharsaritu zenean sorterrian egokitu zen, etxetik higitu gabe, oso bakanka baizik.
Urteak iraganik, gaztelaniaren hiztegi gotorraren bigarren argitaraldia prestatu zuen Corominesek, José Antonio Pascual Salamancako katedradunarekin batera:
Lehenbizikoa agertu aitzin, ordea, katalanaren hiztegia, aspaldiko ametsa, hasi zen plazaratzen:
Lehen alea (A-BL) 1980an agertu zen eta 1991an bederatzigarrena (X-ZUM); eranskina eta aurkibidea prest utzi omen ditu Corominesek, baina argitarakizun daude oraindik, lerro hauek moldiztegiratzean.
Euskal hitz asko, etorkiz gureak edo mailegatuak, aurkitzen ditugu bi hiztegi miresgarriotan, Corominesek gaztelanian eta katalanean, bai eta frantses, okzitaniera, galiziera, arabiera eta abarretan ere trebeki atzemanak.
Hitz horiek, beste guztiak bezala, arima garbi eta zurienekoak, usapal bezalakoak, eta bihurri eta gaiztoenak, banan-banan aitortzen zituen Corominesek, Emilio Garcia Gómez-ek esan bezala esateko (5).